Bukatu da frontenis eta paleta goma txapelketa

Amezti.eus 2020ko uzt. 27a, 10:20

Pandemiaren ondorioz ia 4 hilabete geldirik egon ondoren, uztailan honetan bukatu ahal izan dute Basaburuko eta Imozko Kirol Batzordeak antolatutako txapelketa. Larunbatean izan dira finalak.

Aurten ezin izango dugu Gartzarongo pilota txapelketaz gozatu. Baina, behintzat, pandemiak eskualdean izandako ahultzeak lagunduta, frontenis eta paleta goma txapelketaren finala jokatzeko aukera izan da. Otsailean hasi zen eta martxoaren 28an zen bukatzekoa. Horrela, alarma egoeraren eta itxialdiaren ondorioz txapelketa gelditu behar izan zuen batzordeak eta uztaila arte ezin izan da berriz abiatu. Larunbatean, uztailaren 25ean, jokatu dira, azkenik, finalak, eta hona hemen emaitzak: