Larunbatean jokatuko dira frontenis eta paleta gomako finalak Latasan

Amezti.eus 2020ko uzt. 24a, 10:00

Uztailaren 25ean jokatuko dira Basaburuko eta Imozko Kirol Batzordeak antolatutako frontenis eta paleta goma txapelketaren finalak. Latasako frontoian izanen dira partidak, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Nesken frontenis txapelketako eta mutilen paleta gomako lehen eta bigarren mailako finalez gain, nesken eskuzko exibizio partida bat ere izanen dira bertan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, derrigorrezkoa izanen da frontoian maskarilak erabiltzea. Hona hemen partidak: