Hiru hilabeterako lanpostuak izanen dira, lanaldi osokoak. Derrigorrezko baldintzen artean daude langabezian eta Nafarroako enplegu zerbitzuan lorezaintza peoi gisan inskribituta egotea, gida baimena eta autoa edukitzea eta Basaburuko Udalean lan egin ez izana 2019an. Euskara maila, emakume izatea eta epe luzean langabezian egotea ere baloratuko dute.
Deialdiaren informazio eta xehetasun guztiak Basaburuko Udaleko orrialde honetan kontsulta daitezke.