Frontenis eta pala txapelketa, berriz abian

Amezti.eus 2020ko uzt. 14a, 10:07

Koronabirusa zela eta Imozko eta Basaburuko Kirol Batzordeak urtero antolatzen duen frontenis eta pala txapelketa gelditu egin behar izan zuten martxoan. Bada, abian da berriz txapelketa. Igandean hasi ziren partidekin, eta hurrengo egunetan jokatuko dituzte finalaurrekoak.

Uztailaren 17an, arratsaldeko 19:00etan, bigarren mailako gizonezkoen esku pilotako bi partida izanen dira. Uztailaren 18an, nesken frontenis txapelketako finalaurrekoetako bi partida. Arratsaldean, 17:00etan, mutilen lehen mailako finalaurrekoetako esku pilota partidak izanen dira.

Antolatzaileek jakinarazi dute frontoian sartzeko derrigorrezkoa izanen dela maskarila jantzita eramatea eta eskuak gel-arekin garbitzea.

Finalak eta sari banaketa uztailaren 25ean izanen dira.