Deseskalatze fasean aurrera goazen heinean, hainbat ekimen eta dinamika berreskuratzen doaz pixkanaka. Horien artean dago Basadin taldeak hilean behin Jauntsaratsen eskaintzen zuen podologia zerbitzua.
Hilean behineko podologia zerbitzua berriz ere martxan jarriko du Basadin Basaburuko adinduen taldeak. Uztailaren 22an izanen da lehen saioa Jauntsaratsen, eta beti bezala, aurrez hitzordua eskatu beharko dute interesa dutenek 948 30 53 53 telefono zenbakira deituta (Gizarte Zerbitzuak).