2020/07/25 10:00 - 14:00

Irteraldia

Baso bainua Ultzama eta Atezko basoetan

Baso bainua Ultzama eta Atezko basoetan
Izarpe Kanpina, Atetz

Aroztegiko Izarpe Kanpinak 'Baso bainua' ekimena antolatu du uztailaren 25erako. Ibilaldi kontzientea eginen dute parte hartzaileek basoan barna, zentzumenak irekiz eta zuhaitz nagusiekin lotura eginez.

Bideratzaile lanetan ariko dira Nuria Gaxas eta Javier Gomez biologoak. Izarpe Kanpinean bertan elkartuko dira goizeko 10:00etan parte hartu nahi dutenak. 30€ko prezioa izanen du ekimenak (interesa duen norbaitek arazo ekonomikoak izanez gero, kanpinarekin harremanetan jartzera deitu dituzte). Inskripzioak: 622 589 400