Bertan behera gelditu da Gartzarongo aurtengo pilota txapelketa

Amezti.eus 2020ko uzt. 7a, 10:23

Gartzarongo Toki Alai elkarteak jakinarazi berri duenez, aurten ez dute pilota txapelketarik eginen koronabirusak eragindako egoera dela eta.

36. edizioa zuten aurten ospatzekoa, baina zoritxarrez, datorren urte arte itxaron beharko dute pilotariek eta pilotazaleek. Toki Alai elkarteak zabaldu duen oharrean dioenez, koronabirusak eragindako egoera zail honetan ez dira gai beste urteetan bezalako txapelketa antolatzeko. Beraz,  pena handiz, baina aurtengo edizioa bertan behera uztea erabaki behar izan dute azkenean. Hurrengo urtean gogotsu eta indartsu bueltatuko direla jakinarazi dute.