BRTren zozketako zenbaki sariduna: 3248

Amezti.eus 2020ko uzt. 1a, 11:52

BRT Menditarrak Baztan Rugby Taldeko kideek zozketa jarri zuten martxan denboraldi berrirako dirua atera ahal izateko. Aurtengo Larraintzarko errugbi gaupasa bertan behera gelditu zela eta, ekimen honek hartu du bere tokia. Ekainaren 27an egin zuten zozketa, eta hauxe da zenbaki irabazlea: 3248.

Irabazleak bi sari bikainen artean aukeratu beharko du: Kubara bi lagunendako bidaia baten eta motozerra eta desbrozagailu baten artean. Zorionak irabazleari!