GERO ARTE EGUN ERO

Egun Eroren ikasturtea amaitzeko... saio berezia ostiralean!

Amezti.eus 2020ko eka. 18a, 11:05

Egun Ero irratsaioaren ikasturte amaiera dela eta, ostiral honetan, hilaren 19an, irratsaio berezia eginen dugu zuzenean Jauntsarasko pasaderetatik! Ikasturteko kolaboratzaileen parte hartzea, zuzeneko musika, jolasak... Ez ahaztu, ostiral honetan eguerdiko 12:00etatik aurrera, piztu Esan Erran 107.9an edo https://amezti.eus/irratia/zuzenekoa loturan!!