Haur eta gaztetxoentzako Xomorro aldizkari inberaktiboa sortu dute bere garaian Pulunpetto aldizkariko lantaldean aritutako zenbait lagunek. Oskar Sada elkarrizketatu dugu gaurko saioan, aldizkari honen inguruan gehiago jakiteko: hamaika izan dira aldizkariaren lehen ale honetan parte hartu duten kideak, eta denetik topa daiteke bertan: ipuinak, elkarrizketak, ilustrazioak, binetak, liburu gomendioak... Hemen duzue osorik irakurgai!