16:00ak inguruan gertatu zen ezbeharra. Pinuak bota ondoren, adarrak erretzen ari zen herritar bat baimendutako erreketa batean, eta eguerdiko eta arratsaldeko beroaren eraginaz suaren kontrola galdu zuen. Herritarrak berak deitu zuen suhiltzaileei eta horiek berehala itzali zuten sutea. Foruzaingoak ere hurbildu ziren Iruñea eta Altsasutik.