Elkarrizketa

AHTren dirua premia larriagoetara bideratzeko, Orain Ardura ekimena abiatu dute

Amezti.eus 2020ko mai. 28a, 12:43

Gorka Ovejero Orain Ardura ekimeneko kidea elkarrizketatu dugu gaurko irratsaioan. AHTren lanak eta proiektuak bertan behera uzteko eta diru guztia premia larriagoetara bideratzeko manifestua atera dute, eta atxikimendu kanpaina dute abian.

"Nafarroako Ospitale Konplexuko Laborategi Bateraturako eraikinak AHTren 656 metro suposatzen ditu. Bestalde, Gasteiz eta Iruñea arteko AHTren zatiak duen kostuarekin, Eibarren duela urte eta erdi inauguratu zen ospitalea bezalako beste 32 eraiki litezke", adierazi dute manifestuan.