Kolaborazioa

Martxan da berriz liburutegiko mailegu zerbitzua

Amezti.eus 2020ko mai. 26a, 11:38

Patxi Irurtzun liburuzainaren kolaborazioa izan dugu gaurko irratsaioan. Atzo jarri zuten berriz ere martxan mailegu zerbitzua, eta liburutegitik liburuak hartu eta bueltatzeko aukera badago honezkero. Hori bai, maileguak aurrez eskatuta egin beharko dira oraindik. Funtzionamendu berri honen nondik norakoak azaldu dizkigu liburuzainak. Liburutegiaren blogean dago informazio guztia.