Elkarrizketa

Ekolocal: Nafarroako ekoizleen produktuak eskuratzeko aplikazioa

Amezti.eus 2020ko maiatzaren 13a

Applikate enpresa sortu berriak jarri du abian Ekolocal aplikazioa. Juselu Cia garatzaileetako bat elkarrizketatu dugu gaurko saioan.  Nafarroako ekoizle txikiak bildu dituzte aplikazio honetan: beraien produktuen zerrenda eskuragarri dute herritarrek, baita harremanetarako bideak ere. Ekoizle berri gehiagok bat egin nahi badute ateak zabalik dituzte.