Basaburuko XIII. BTT proba eta Imozko sega lehiaketa, bertan behera

Amezti.eus 2020ko mai. 6a, 10:53

Maiatzean egitekoak ziren Basaburuko eta Imozko kirol batzordeak antolatutako bi ekimen: Basaburuko XIII. BTT proba eta Imozko sega lehiaketa. Kirol batzordetik jakinarazi dutenez, ordea, bertan behera geldituko dira bi ekitaldiak.

Maiatzaren 17an zen BTT probaren data, eta 30ean berriz sega lehiaketarena. Koronabirusaren krisia dela eta bi kirol ekimenak bertan behera utzi behar izan dituzte. Kirol batzordetik bi jarduera horiek aurrera ateratzeko lanean ibili den jende guztiari eta kolaboratzaile eta babesle izan diren enpresa eta entitateei eskerrak eman nahi dizkiete.