Elkarrizketa

Emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko inkesta abiatu dute Gizarte Zerbitzuetatik

Amezti.eus 2020ko mai. 5a, 11:43

Amaia Paz Vallejo berdintasun teknikaria elkarrizketatu dugu gaurko Egun Ero saioan. Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako protokoloa osatzen dabiltza Gizarte Zerbitzuetan, eta horregatik abiatu dute eskualdeko emakumeei zuzendutako inkesta anonimo eta konfidentziala: https://forms.gle/wSp1mkJCGmvabLS2A

Honako oharra zabaldu dute:

"Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Berdintasun Arloaren bidez, diagnostiko-prozesu bati ekin dio, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Jarduera Koordinatzeko Tokiko Protokoloa egin aurretik.
Inguru honetan bizi zareten emakume guztien laguntza behar dugu, emakumeen aurkako indarkeriari buruz duzuen pertzepzioa ezagutzeko. Informazio guztia modu konfidentzialean eta anonimoan tratatuko da.
Eskerrik asko zure iritzia eta laguntza emateagatik".