Zozketa jarri du abian BRT errugbi taldeak

Amezti.eus 2020ko api. 30a, 13:41

Martxoaren 28an izan behar zuen errgubi gaupasa bertan gelditu ondoren, BRT taldearen finantzaketa iturri nagusia, zozketa jarri dute abian. Boletoak sarri izanen dira eskuragarri eta ekainaren 27an izanen da zozketa.

Sari potoloak irabazi daitezke zozketan parte hartuz gero, bi pertsonendako Kubarako bidaia edo motozerra eta desbrozadora bat, bien artean aukeratu beharko dute irabazleek. Ekainaren 27an emanen dute jakitera boleto sariduna sare sozialen bidez, eta astebeteko epea izanen da zenbakia aurkezteko. Boletoak aste honen bukaeratik aurrera izanen dira eskuragarri, 5 euroren truke.

Baztan Rugby Taldeak 16 urte daramate errugbi gaupasa Larraintzarren ospatzen, eta hura zen haien finantzaketa iturri nagusia. Aurten, dena antolatuta zutela alarma egoera ezarri zen eta bertan behera utzi zuten gaupasa, koronabirusaren hedapena sahiesteko helburuz. Horrela, taldearen jarduna bermatuko duen beste finantzazioa asmatu behar izan dute, eta horregatik, zozketa antolatu dute ekainaren 27rako.

Informazio guztia eta boletoak erosteko aukera dago brtmenditarrak.eus webgunean.