Elkarrizketa

Autokontsumorako baratzeen aldeko sinadura bilketa egin dute Nafarroan

Amezti.eus 2020ko api. 29a, 11:22

Imanol Ibero Nafarroako EHNE sindikatuko zuzendaria elkarrizketatu dugu gaurko saioan. Nekazaritzarekin eta ekonomia sozialarekin lotutako hainbat eragillek egin zuten publiko pasa zen astean autokontsumorako baratzeen aldeko manifestua eta sinadura bilketa: baratzeak lantzeko eskubidea herritar guztientzat izatea da eskatzen dutena. Gaur entregatuko dituzte eskakizun eta atxikimendu guztiak Nafarroako Gobernu Ordezkaritzan.