kolaborazioa

Konfinamenduko bertso saioa Esan Erranen

Amezti.eus 2020ko apirilaren 28a

Nafarroako Bertsozale Elkarteak irrati euskaldunekin batera Konfinamenduko Bertso Saioak antolatu zituen apirilaren erdialdean. Esan Erranen apirilaren 23an izan genuen bertso saioa: Eneko Fernandez, Idoia Granizo, Julen Zelaieta, Patxi Castillo eta Sustrai Colina bertsolariak aritu ziren saio hartan. Ez zenutela entzuterik izan? Bada, hemen duzue entzungai!