Elkarrizketa

Abian da Etxealditik Euskaraldira ekimena

Amezti.eus 2020ko api. 23a, 11:30

Etxealditik euskaraldira ekimena abiatu zuten astelehenean, itxialdian zehar ditugun hizkuntza ohituren inguruan hausnartu eta udazkeneko euskaraldirako motorrak berotzen hasteko helburuarekin. Rita Aldabaldetreku koordinatzailea elkarrizketatu dugu gaurko saioan ekimenaren xehetasun gehiago ezagutzeko. Gogoratu zuek ere egitasmoarekin bat egin dezakezuela zuen etxeetako leiho edo balkoietako puntuen argazkiak pulunpe@gmail.com helbidera bidaliz!