Elkarrizketa

Abesbatza erraldoia online osatu nahi du Aralar Musika Eskolak

Amezti.eus 2020ko api. 22a, 11:32

Goizuetatik Anue arteko biztanleei 'Abesbatza erraldoiaren' ekimenean parte hartzeko dei egin diete Aralar Musika Eskolatik. Abesbatzako ikasleez gain, haien senideek eta beste edozein herritarrek parte hartu dezake. Nola? 'Baratze bat' abestia bideoz grabatu beharko dute, eta musika eskolakoek jasotako guztiekin muntaia eginen dute abesbatza osatzeko. Javier Irigoien eskolako zuzendaria elkarrizketatu dugu gaurko saioan. Argibide eta xehetasun guztiak hemen daude.