Elkarrizketa

Egunero zuzeneko saioak egiten ari dira Urdaibai Bird Centerretik

Amezti.eus 2020ko api. 15a, 11:27

Edorta Unamuno biologoa aritzen da Urdaibai Bird Centerreko zuzenekoak gidatzen. Hango paduretako hegaztiak, beste animaliak eta landareak ikus daitezke zuzeneko saio horretan, Unamunoren azalpenek lagunduta. Arrakasta itzela izaten ari da ekimena Euskal Herrian, baina baita kanpoan ere. Egunero 11:00etan eta 18:00tan egiten dute saioa, https://www.birdcenter.org/ gunean.