Zerura edo infernura. 'Gorabeherak' kapitulu laburrez osaturiko websail bat da, TTAP aldizkari digitalak ekoiztua eta amezti.eus-en ere jarraitu ahal izango duzuna. Atal bakoitzean, hildako pertsonaia ezagunak, zerura edo infernura eramango ditu igogailuan Ramon igogailuzainak. Kepa Errasti eta Nerea Arriola dira aktoreak, eta websaila egiteko Tabakalerako 2deo Laborategiaren eta Bertako igogailuak enpresaren laguntza izan dugu. Ttap aldizkaria: https://labur.eus/ttap
Mikel Laboa da lehenengo atalaren protagonizta, honezkero gurean ikusgai: https://amezti.eus/basaburua/1585222769514-gorabeherak-mikel-laboa. Apirilaren 10ean bigarren atala ipiniko dugu, Errastik aurreratu digunez, Marilyn Monroe zerurako edo infernurako bidean ikusiko dugu.