Elkarrizketa

Bazkidetza kanpaina martxoaren 30 arte luzatuko du BRTk

Amezti.eus 2020ko mar. 18a, 12:17

Baztango Menditarrak Rugby Taldeak urtero antolatzen duen errugbi gaupasa bertan behera gelditu dela eta, dirua ateratzeko abiatu duten bazkidetza kanpainak inoiz baino garrantzia handiagoa hartu du orain.

Fermin Larralde BRTko kidea elkarrizketatu dugu gaurko irratsaioan, rugby gaupasa bertan behera gelditu ondoren jakin beharrekoez galdetzeko eta zein egoeratan gelditu diren ezagutzeko.

15 edo 30 euroko bazkidetza kuotak dituzte aukeran helduentzako, eta haurrentzako berriz 5 eurotan. Bazkide egitearekin udaberrira atzeratu duten errugbi gaupasarako sarrera eskuratuko dute kanpainarekin bat egiten dutenek. Martxoaren 28ko jaiaren sarrera honezkero bazutenek, salmenta puntuetako telefonoetara deitu beharko dute.