Lekeitioko pilotari beteranoak, gure eskualdera bisitan

Amezti.eus 2020ko mar. 10a, 09:39

Imotz-Basaburuan izan dira asteburuan Lekeitioko pilotari beteranoak, gure eskualdeko pilotariak bisitatu eta lagun arteko giroan hainbat partida jokatzeko. Laugarren urtez antolatu dute bizkaitarrek adiskidetasun bisita gure bailarara.

Latasako frontoian egin zuten topaketa, eta bertan jokatu zuten Lekeitiotik etorritako lagunek eta bertako pilotariek. Denak denen aurka jokatu zuten ligila, eta epaile lanetan aritu zen Xabier Iturriotz “Zapa” Imozko kirol zinegotzia. Sari banaketan, berriz, Julen Beunza Basaburuko kirol zinegotzia eta Andrea Aldaregia Latasako pilotaria aritu ziren. Torneoaren ondoren, gainera, Gartzarongo Duatloiaren prestaketa lanetan laguntzen aritu ziren lekeitiarrak. Igandean, Eltsoko Erlezaintza Museoa joan ziren pilotariak, eta Gartzarongo Toki Alai Elkartean bukatu zuten adiskidetasun bisita.