Kolaborazioa

Ruth Iturbiderekin bigarren saioa eginen dute ostiralean eskualdeko emakumeek

Amezti.eus 2020ko martxoaren 4a

Arantxa Agirreurreta Basaburuko berriemailearekin egiten dugu bat hilabetean behin. Gaurkoan, Atezko Izarpe Kanpinean errepikatuko duten emakumeen ahalduntzerako saioaz aritu zaigu: ostiralean eginen dute Ruth Iturbiderekin bigarren tailerra, aurrekoaren ondoren gogoz gelditu baitziren eskualdeko emakumeak. Bestetik, hurrengo asteburuan Jauntsaratsen izanen den Bardoen bertso saioaz ere aritu zaigu.