Cederna Garalur Landa Garapen Agentziarekin batera abiatu du ekimena Basaburuko Udalak, Nafarroako Mendialdeko beste zenbait eskualderekin elkarlanean. Inkestak pasatu zitzaizkien duela zenbait hilabete Basaburuko ekoizle eta abeltzainei, eta bertatik ateratako informazioarekin lehen sektorea bultzatzeko proiektu parte-hartzailea martxan jartzea dute asmo.
Ekimenaren helburuak dira bertako produktuei balioa eman eta bultzatzea, bestelako kontsumo eta ekoizpen ereduak sustatzea, eraldaketa prozesuari indarra ematea, zuzeneko edo zirkuitu laburreko salmentari lehentasuna ematea, beste sektoreekin eskualdean sareak sortzea eta zonaldeko ekoizleen arteko talde-lana sustatzea.
"Inkesten emaitzak aztertu ondoren, sektorearen aukerak eta indarrak baloratu dira, baita
ahulguneak eta arriskuak ere. Hurrengo urratsa udalerri- eta eskualde-mailako ekintza-plana egitea izango litzateke, eta, horretarako, bilera bat egin dugu interesa duen orok parte har dezan (ekoizleak, kolektiboak, gai horretan interesa duten herritarrak...)", azaldu dute Basaburuko Udaletik zabaldutako prentsa oharrean.