Martxoaren 8ko, emakumeen eguneko, ekitaldiak hilabete osoan

Amezti.eus 2020ko mar. 2a, 10:29

Erakusketak, hitzaldiak, pelikulak,... egutegi zabala antolatu da eskualdean martxoaren 8ko aldarrikapenak aurrera ateratzeko. Martxoa osoan izanen dira ekitaldiak, eta bailara guztietan.

Gizarte zerbitzuetatik egutegi honetan bildu dituzte ordurako antolatuta zeuden eskualde guztietako ekitaldia. Dena den, artikuloaren azpian, erlazionatutako edukietan aurkituko dituzte guztiak.

Dakizuen bezala, aurtengo emakumearen eguna, martxoaren 8a, igandean tokatzen da. Aurreko bi greba feministen arrakastaren ondoren, aurten greba ez da eginen, baina feminismoak kaleak eta guneak beteko ditu beste behin ere. Eskualdetik zutabeak sortuko dituzte Plazaolako bidetik eta arrantzaleen bidetik Irurtzungo manifestaziora batuko direnak, eguerdiko 12etan izanen da hori. Lehenago, goizeko 9:30ean, gosari feminista eginen dute Latasako Biltegian.

Dena den, hilabete osoan eta bailara osoan eginen dira hainbat eta hainbat jarduera. Irudian dituzue guztiak, eta baita beheko partean dituzuen erlazionatutako edukietan.

Erlazionatuak

Emakumeen afaria

Amezti.eus 2020 mar 02 Basaburua