Osasunez zahartzeari buruzko lantegia, Jauntsaratsen

Amezti.eus 2020ko ots. 10a, 13:45

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutoak antolatu du Basadin elkartearen, Gizarte Zerbitzuen eta Osasun Etxearen laguntzarekin. 4 saiok osatzen dute lantegia eta maiatzan izanen dira.

60 urtetik gorako pertsonei zuzendutako tailerra izanen da. Helburua, ahalik eta autonomoen eta ahalmen funtzionala ahalik eta handienarekin zahartzeko gaitasunak eta tresnak garatzea da, hau da, burujabeak izatea ahalik eta luzeen, eta bizi-kalitate handienarekin zahartzea.

Horretarako taldean lan eginen dute parte hartzaileek: elkarrekin bilduz bizipenak elkarbanatzeko, eztabaidatzeko, kasuak aztertzeko eta ariketak egiteko. Gauza batzuk talde txikietan landuko dira eta beste batzuk guztion artean.

4 saiok osatzen dute lantegia: zahartze prozesuari buruz arituko dira lehenengo saioan, maiatzaren 4an; gorputza zaintzeaz, bigarrenean, maiatzaren 6an; gogoaz eta emozioak zaintzeaz, hirugarrenean, maiatzaren 11n; harremanak eta ingurua zaintzeaz, bukatzeko, maiatzaren 13an.

Izena emateko: 848 423 450 edo www.escuelademayores.navarra.es webgunean.

Erlazionatuak