Euskal Herriko XII. Mus Txapelketa, abian

Amezti.eus 2020ko urt. 16a, 12:24

Otsailaren 29an kanporaketa izanen da Iruñean eta martxoaren 14an final nazionala Zigoitian. Bitartean, kanporaketak jokatzen ari dira herriz-herri, gurean ere bai.

Gure eskualdean izanen diren kanporaketen artean, Atetzen izanen da lehena. Arostegiko Izarpe kanpinean, bihar, gaueko 22:30ean jokatuko da.

Ondoren, larunbatean, Imozko Latasan eta Gartzaronen. Imotzen, ireki berria den Latasako Biltegian arratsaldeko 16etan bilduko dira kanporaketa jokatzeko. Ondoren, Basaburuan, arratsaldeko 17etan.

Eta Basaburuan ere Orokietan jokatuko da azken kanporaketa, urtarrilaren 25ean, ostatuan, arratsaldeko 17etan.

Zorte on bikote guztioi!