Maskulinitatea eta berdintasunaren inguruko lantegia, Basaburuan

Amezti.eus 2020ko urt. 16a, 10:40

12 eta 15 urte bitarteko mutilenadako zuzendua, gizona izatearen inguruan hausnartzeko lantegia izanen da. Urtarrilaren 24a da izena emateko azken eguna.

Otsailaren 4a eta 11n izanen da Aizarozko kultur etxean, arratsaldeko 17ak eta 19ak bitartean. Berdintasunaren aldeko gizonak batzen dituen ERAIKIZ elkartearen eskutik dator lantegia, elkarte horretako kidea den Montxo Gotak gidatuko baitu.

Izena emateko, aipatu bezala 24a beranduenez, 948 30 53 53 telefonora deitu behar da.