Adindunendako eta gaixotasun kronikoren bat dutenendako zuzendua, ariketa fisiko egiteko programa da Aktibatu. Irailetik Abendurarte lehenengo ikastaroa burutu dute, eta orain, ekainerarte jarri dute berriz martxan.
Gaur hasi dute, astearte eta ostegunetan izaten baita, 10etatik 11:30ak arte. Hala ere, astean behin edo astean bitan egiteko aukera dago: hilean 14 euroren truke lehenengoa, 22 euroren truke bigarrena. Izena emateko: 948 50 30 35 telefono zenbakian.