Igande honetan 16:00etatik aurrera, ZOZKETA MUNDIALA zuzenean!

Amezti.eus 2020ko urt. 10a, 11:51

Iritsi da egun handia: igande honetan, ilbeltzaren 12an eginen dugu ZOZKETA MUNDIALA Esan Erran Irratiko estudioan. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera irratian zuzenean entzuteko aukera izanen duzue: eskualdeko aurkezle bikainak, elkarrizketak, musika, ehundik gora sari...

Eskualde osoan milaka eta milaka boleto saldu dira azken hilabeteetan. Ostatu eta jatetxeetan ez ezik, herritar asko ere aritu dira salmenta lanetan. Eskerrik asko denei zuen borondate onagatik!

Eta zein izanen da igandeko zozketako sarien zerrenda? 10 txerri gizen, 10 axuri eder, 18 otordu bikoitz, 24 gazta, 30 sakitxo...

Sintonizatu 107.9a edo entzun gaitzazu zuzenean amezti.eus/irratia/zuzenekoa estekan!