Argazkitan bildu dugu eskualdeko gabon gaua eta bezpera

Amezti.eus 2019ko abe. 26a, 10:37

Eguberriak edo neguko solstizioa iritsi dira, eta ekimen ezberdinak egin dira abenduaren 24aren bueltan eskualde osoan.

Olentzero eta Maridomingiren iritsiera ospatu dute udalerri guztietan, norberak bere modura. Opari asko eta ikatz gutxi ikusten da argazkietan, haurrak txintxo portatu diren seinale izanen da...

Baina ez hori bakarrik, egun hauetan bestelako ohitura zaharrak ere badira gurean: esaterako, Lizason etxez-etxe urtetxak biltzeko ohitura dute. Herri ezberdinetako ospakizunen argazki galeriak osatu ditugu herritarrek bidali dizkiguten argazkiekin:

-Anuen, Olaguen egin zioten ongi etorria Olentzerori, joaldunek lagunduta eta trikitixa doinuekin. Argazkiak hemen.

-Atetzen, Eritzera iritsi zen Olentzero. Eskualdeko haur eta gaztetxoek antzerkia egin zuten arratsaldean. Argazkiak hemen.

-Basaburuan, Jauntsaratseko polikiroldegian izan zen Olentzero eta Maridomingiren harrera. Gaztaina erreak jateko aukera izan zuten herritarrek opariak ireki bitartean. Argazkiak hemen.

-Imotzen, Erason izan zuten festa. Haurrendako nahiz helduendako opariak ekarri zituzten Olentzerok eta Maridomingik. Argazkiak hemen.

-Odietan, Erripan egin zioten haur nahiz helduek Olentzerori ongi etorria. Argazkiak hemen.

-Ultzaman, Iraizotza eta Larraintzarra iritsi zen Olentzero, eta ongi etorri beroa egin zieten bi tokietan. Olentzeroren etorreraren bezperan, Lizason urtetxak bildu zituzten etxez etxe. Argazkiak hemen.

Erlazionatuak

Olentzero Eritzen, Atetzen

Amezti.eus 2019 abe 26 Atetz

Olentzero Erripan, Odietan

Amezti.eus 2019 abe 26 Odieta

Urtetxak Lizason, Ultzaman

Amezti.eus 2019 abe 26 Ultzama

Olentzero Olaguen, Anuen

Amezti.eus 2019 abe 26 Anue