Elkarrizketa

Liburu irakurketak Esan Erran irratian, igande honetatik aurrera

Amezti.eus 2019ko abe. 19a, 12:16

Nobedade gehiagorekin gatoz Esan Erran Irratian, izan ere, igande honetan saio berri bat entzungo dugu FM-ko 107.9an: Booktegi.eus-eko irakurketak. Audio liburuak eta irakurritako istorioen audioak igotzen dituzte Booktegi.eus plataformara, Euskal Herriko nahiz atzerriko idazleen lanak.

Igandero, gaueko 21:30etatik 23:00etara liburuen irakurketak izanen ditugu Esan Erranen. Igande honetan Flannery O'Connorren 'Ez da erraza gizon on bat aurkitzea' liburuaren irakurketarekin hasiko gara. Aritz Branton Booktegiko kudeatzailearekin hitz egin dugu gaurko irratsaioan, proiektu honen nondik norakoak hobeki ezagutzeko.