Euria goian behean, gainezka egin dute errekek gurean ere

Amezti.eus 2019ko abe. 13a, 12:06

Euria dela eta, erreka ugarik gainezka egin dute Nafarroa osoan. Gurean ere Larraun eta Ultzama ibaien ur emaria ikaragarri handitu da, eta ibai inguruetan arretaz ibiltzea komeni da, ur putzu handiak sortu dira eta.

Eltzaburuko (Ultzama) meteorologia estazioak metro karratuko 69,2 litroko prezipitazioak jaso zituen atzo egunean zehar. Larraun ibaiaren emariari dagokionez, atzo goizeko 09:00etan segunduko 31,73 metro kubikokoa bazen,  gaur goizean ordu berean 243,90 metro kubikoko emaria zuen. Kasik zortzi aldiz handitu da egun bakarrean ibaiaren emaria, beraz.

Euriteen ondorioz, Larraintzarko ikastetxean klaseak bertan behera utzi dituzte gaur, nahiz eta zerbitzu minimoak jarri dituzten. Irakasleak Udaletxearen pistatik iritsi behar izan dute eskolara. Adi, beraz ibai inguruetan, eta arreta handiz gidatu, errepide asko ere ur putzuz beteak baitaude.

Erlazionatuak