Jubilatuen eguna ospatuko dute asteburuan, Denok Bat elkarteak antolatuta

Amezti.eus 2019ko abenduaren 10a

Benito Alberro Basadin elkarteko kidearen hileroko bisita izan dugu gaurkoan: abian dituzten hainbat programei buruz eta asteburuan Denok Bat jubilatuen elkarteak antolatu duen jubilatuen egunaz aritu zaigu hizketan. Goizean Larraintzarren dute zita, baina bazkaria eta ondorengo dantzaldia Almandozen izanen da.