Erreportaje honetan entzun dezakezue atzoko eguneko laburpena. Eltsoko Ezkudi erlezaintzarekin, pilotak egiten dituen Suarbeko Ana Villanuevarekin, Egozkueko Marta Loperena gaztagilearekin, Erasoko Xabier Iturriotz zapatagilearekin eta Gartzarongo Irantzu Legarra jostunarekin hitz egin genuen. Eskualdetik kanpo iritsitako norbait ere ikusi genuen, hala ere, panpinak kakorratzez egiten dituen Oliparok etxea, adibidez.
Giro bikaina izan zen atzokoa eskulangile eta bertaratu zirenek esan digutenez. Salmentak ere ez omen ziren gaizki joan. Ametzatik ere pozik agertu ziren, beraz, hurrengo urteetan errepikatuko den azoka jaio dela espero dugu Ameztitik.