Oharra

Ernaizu Kooperatibaren oharra

Amezti.eus 2019ko aza. 28a, 14:06

Apeztegiberriko denda kudeatzen duen Ernaizu Kooperatibatik ohar hau bidali digute Esan Erraneko Egun Ero irratsaioko eduki baten harira. Hemen duzue irakurgai.

"BASABURUKO BERRIAK" izeneko sekzio honetan aipatuak izan garenez,  barkamena eskatu nahi genuke. Benetan nahiko genuke Basaburuar eta kanpotar ororen aisialdi experientzia "perfekto" izatea baina askotan gure lanaldiak eta gure bizitzak ez du gehiagorako ematen. Argi dago guztioi dagokigula norbere zikinkeriaz arduratzea, are gehiago garbitzaileak izateko errekurtsorik ez duten herrietan. Halere, guk, guri dagokigun zonaldean, kritika jaso eta hobetzen saiatuko gara. 
Dena dela, gu geu ere zikinkeriak dexente kezkatzen gaituen arren, Basaburua, oso bizirik dagoen harana izanik, aipatzeko moduko, gertaera, ekitaldi, eta abar daudela uste dugu, horregatik "BASABURUKO BERRIAK" izena duen sekzio batean hau aurkitzeak harritu gaitu. ;)