Abenduaren 1ean dugu hitzordua: Eskulangileen Azoka

Amezti.eus 2019ko aza. 20a, 09:24

Ametza Kultur Elkarteak eta eskualdeko eskulangileek antolatutako azoka berria izanen dugu Larraintzarren, abenduaren 1ean.

Ez duzu karteltxorik ikusi ostatuan? Ez? Paratu ditugu ba! Ez, ez dira oso handiak eta beharbada ez zara ohartu.

Ikusi bai, baina irakurri ez? Azpi-azpian jartzen du: Tokia: Larraintzar (Ultzamako pilotalekua) eta pentsatu ere pentsatu duenik bada pilota partidaren bat izanen dela. Ez ba. Oraingoan ez dugu pilota partidarik. Oraingoan Ultzamaldeko eskulangileen eguna, azoka, besta…nahi duzuna, baina pilota partidarik ez.

Hor duzu eguna, hor duzu hitzordua. Gorde eguna, sartu zure agendan. Den-dena, Ultzamako pilotalekuan, goizeko 10etatik eguerdiko bi orduak artio, abenduaren lehenean.

Antolatzaileak: Ametza Elkartea (Pulunpe, Esan Erran Irratia, Amezti.eus) eta hemengo eskulangileak.