Imotzen hurrengo egunetan eginen diren hainbat ekimenen berri eman digu Xabier Iturriotz Zapak gaurko Egun Eron. Bestetik, Euskal Memoria fundazioaren erakusketa Jauntsarastik Muskitza mugitu dute orain, eta horren inguruan ere aritu gara berarekin. Bere anaiaren kasua ere 'Gogoan hartzeko izenak' erakusketako parte da, izan ere, 1978an hil zuen Guardia Zibilak tiroketa batean.