Azaroaren 25aren bueltan egitarau zabala antolatu dute eskualdean

Amezti.eus 2019ko aza. 12a, 12:25

Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta eskualdeko mugimendu feministak elkarlanean antolatuta, egitarau oparoa prestatu dute Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunaren harira.

Herri eta egun ezberdinetan eginen dira ekimenak, eta guztiak ikusgai dituzue gure agendako atalean. Jarraian ekimenen zerrenda osoa, udalerrika:

 

ULTZAMA

-Azaroak 15-30, erakusketa: “Indarkeria matxista: zutik emakumeok!” Zentro zibikoa. Larraintzar.

-Azaroak 22, dokumentala: “Volar” pelikularen emanaldia eta solasaldia. 19:00etan, Zentro zibikoa. Larraintzar.

BASABURUA

-Azaroak 17, dokumentala: “Motxila ikusezina” dokumentalaren emanaldia eta solasaldia. 17:30ean Kultur Etxean, Aizarotz. Basaburuko Bilgune Feministak antolatua.

-Azaroak 23, emanaldia: “Bakean dagoena bakean utzi”. Jauntsarasko Apeztegiberriko ganbaran, 18:30ean.

-Azaroak 29, hitzaldia: “Baztertuak, jarraituak, gartzelaratuak. Abortuaren kriminalizazio absolutuaren eragina El Salvadorren”. 19:00etan Kultur Etxean, Aizarotzen. Basandereok talde feministak antolatuta.

-Abenduak 1-15, erakusketa: “Indarkeria matxista: zutik emakumeok!”. Apeztegiberriko ganbaran, Jauntsaratsen.

ATETZ

-Abenduak 13, saioa: “Zure burua bipolartzat duzunean, bipolarra sistema bada ere”, Ruth Iturbide Rodrigok zuzenduta. 18:00etatik 21:00etara Izarpe Kanpinean, Aroztegin. Aurrez izen emateko: 683 628 810 whatsapp zenbakia edo basaburuabfeminista@gmail.com helbidea. Basaburuko Bilgune Feministak antolatua.

ODIETA

-Abenduak 6, antzerkia: “Gerbera luchadora borrokalaria”. 17:30ean Odietako Udaletxean, Erripa.