Elkarrizketa

'Motxila ikusezina' dokumentalaren proiekzioa eta hizketaldia izanen dira igandean Aizarotzen

Amezti.eus 2019ko aza. 12a, 11:45

Aiora Epelde Basaburuko Bilgune Feministako kidea elkarrizketatu dugu gaurko Egun Ero saioan. Izan ere, igande honetan, azaroaren 17an, 'Motxila ikusezina' dokumentalaren proiekzioa antolatu dute. Kartzeletik pasatu diren hainbat emakume migranteren bizipenak jasotzen ditu dokumentalak. Proiekzioaren ondoren hizketaldia eginen dute protagonistetako batekin eta Epelderekin berarekin.