Aizarozko ostatua, hutsik

Amezti.eus 2019ko aza. 11a, 13:18

Urriaren 31n bukatu zen eskaerak eta proposamenak aurkezteko epea, baina Basaburuko Udalak ez du inorena jaso. Horregatik, kezkatuta da, eta deialdia luzatu du.

Aizarozko bizilagunen biltokia da ostatua, eta hiru urtez kudeatu du Ana Irigoyenek. Irailean utzi zuen, pena handiz, proiektu berri bat martxan jartzeko, eta urrian zabaldu zuen udalak deialdia.

Urriaren 31n bukatu zen proposamenak egiteko epea, eta ez du bat ere jaso. Bizilagunendako garrantzitsua da horrelako toki bat izatea, horregatik kezkatua da udala. Norbaitek interesa izanen balu, baita inguruko eskualdeetan ere, harekin kontaktuan jartzeko gonbitea zabaldu du: 948 50 30 35 telefonoan.