Baionan eraildako emakumearen ondorioz elkarrateratzea egin zuten Basaburuan

Amezti.eus 2019ko aza. 11a, 12:52
Basaburuko Bilgune Feministaren sare sozialetatik hartua

Basaburuko Bilgune Feministak deitu zuen elkarretaratzea, eta euriari eta hotzari aurre eginez, taldetxo bat bildu zen Ohianzabal parean.

Ostiralean, arratsaldeko 17:30ean izan zen elkarretaratzea. Euripean eta hotzari aurre egiteko berokiak jantzita, ohianzabal parean bildu ziren bizilagunak. Pasa den astean ezagutu genuen indarkeria matxista kasu berria. Ustez senarrak emaztea hil zuen Baionan, eta eraso sexisten aurrean autodefentsa feministaren alde egin zuten Basaburuko elkarretaratzean.