Aizarotzen bilatzen ari ziren gizona agertu da, Gipuzkoan

Amezti.eus 2019ko urr. 31a, 12:11

75 urteko gizon bat bilatzen ari ziren Aizarotz inguruan atzo gauetik. Gure eskualdean paseoan zegoela galdu omen zen, eta ezbehar txikia izan du kotxearekin.

Foruzaingoak esan digunez gizona ongi dago, etxerako bidean, Gipuzkoan, ezbeharra izan zuen atzo gauean. Eta gaur goizean aurkitu dute zauri arinekin.

Aizarotz inguruan galduta ibili zela eta etxerako bidean zihoala esan zion familiari atzo gauean, baina agertu etzenez foruzaingoa deitu zuten. Atzo gauetik bilatu dute gure eskualdean, baina Gipuzkoan agertu da azkenean, ongi. Kotxearekin ezbehar txiki bat izan zuen, foruzaingoak azaldu digunez. Oharra bidaliko digutela esan digute eta haren zain gaude.