Salda Badago topaketa feministen irratsaio berezia Esan Erranen

Amezti.eus 2019ko urr. 31a, 09:47

Azaroaren 1, 2, 3an Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak izanen dira Durangon, Salda Badago izenburupean. 3.000 emakumezkok eman dute izena honezkero, eta hamaika ekimen eginen dituzte asteburu osoan zehar. 

Tartean, irratsaio berezi bat ere eginen dute. Larunbat eta igande goizean 9:00etatik 10:00etara izanen da Salda Badago irratsaio berezia, eta Esan Erranen ere saioa entzuteko aukera izanen duzue. Betiko moduan, FM-ko 107.9an edo amezti.eus/irratia/zuzenekoa helbidean.