Jende asko batu da asteburuko eraso sexista salatzeko elkarretaratzera

Amezti.eus 2019ko urr. 31a, 09:02

Lizason izandako eraso sexista salatzeko kontzentrazioa zegoen deituta atzo arratsaldean, 19:30ean Ultzamako udaletxe aurrean. 

Ultzamako Udalbatzaren eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen deialdiarekin bat egin zuten Basaburuko Bilgune Feministak, Basaburuko Udalak eta Atezko Udalak. Jendetza bildu zen 'Eraso sexistarik EZ' zioen pankartaren atzean.

"Indarkeria sexista jendartearen arazo publiko eta estrukturala izanik, herri txikienetan ere gertatzen diren erasoak dira eta errotik erauzteko esku hartze aktibo integral eta koordinatua behar ditu. Instituzio publiko bezala zein hiritar aktibo moduan, eraso sexisten aurkako jarrera konprometitua eduki beharra dugu. Erasotzaileak babestu eta emakumezkoak erruduntzat jotzen dituen eredu kulturala alda dezagun", adierazi zuten amaierako irakurketan.