Sisneten telefono sarea erori da goizean

Amezti.eus 2019ko urr. 24a, 12:10

Basaburuan zuntz optikoa eta telefono sarea sartuta duen Sisnet sareak huts egin du gaur goizean, eta ondorioz, telefono finkoa erabiltzeko aukerarik gabe gelditu dira etxe asko, tartean Esan Erran irratia ere bai. 

Nafarroako sare orokorraren arazoa dela azaldu digute Sisnetetik, eta urgentziaz dabiltzala konponketa lanetan. Arratsalderako konponduta izatea espero dutela adierazi digute.