Lekunberriko Igor de Castro da irakaslea, eta 4 saiotan batukada oinarriak erakusten saiatuko da inguruko bizilaguneei.
Pasaderetako egunean probatzeko aukera izan zen, bertan gazte pila bildu ziren. Eta errepikatzeko gogoekin zeudela baieztatu daiteke, larunbateko lehenengo saioan 20 pertsona bildu baitziren.
Hurrengo saioa larunbatean izanen da, urriaren 26an, eta ondorengo biak azaroaren 9an eta azaroaren 23an. Guztiak, goizeko 11:30ean.
Probatzen ausartzen ez bazarete, baina ikusteko gogoak baldin badituzue, Esan Erraneko Egun Ero irratsaioan de Castrok esan zigunez, publikoaren aurrean joko dute festaren batean.